Nafarroako 1. landetxea

Ingurunea

Edronekoa ostatua Unanu-n kokatuta dago, San Donato mendiaren oinean, Aralar eta Urbasako mendizerren artean.
Unanu herri lasaia da, landa izaerakoa nabarmen, eta 150 biztanle ditu.

Bertan ingurune naturalaz, eta lasaitasunerako eta atsedenerako aukera ematen duen paisaiaz goza daiteke.

Herritik ibilaldi politak egin daitezke pagadi eta hariztien artetik.
Paisaiaz, naturaz, landaz, lasaitasunez… gozatzeko toki polita.

 

Unanuren kokapen geografiko onagatik, naturaz goza dezakezu eta interes kultural eta turistikoko tokiak bisita ditzakezu, hala nola, Iruñea, Lizarra, Donostia, Gasteiz, Bilbo…

  • GASTEIZ: 55 km
  • DONOSTIA: 72 km
  • BILBO: 85 km
  • IRUÑEA: 38 km
  • BAIONA: 124 km
  • BIARRITZ: 117 km

Aukera horien guztien inguruko informazioa emango dizugu.

 

Ibilbideak naturan zehar

Jarraian gertuko zenbait ibilbide zehaztuko ditugu:

  • San Donatora igoera
    Unanutik 1450 metroko altuera duen Beriain mendirako bidea abiatzen da. Aldapa handikoa, beharrezkoa da ibiltzeko ohitura zerbait izatea. Tontorrera igo ondoren, eguna oskarbi badago, hango bistak ikusgarriak dira. Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu.
  • San Adrian
    San Adriango ermitara Lizarragako herritik edo Lizarragako portutik irits daiteke. Bi sarbideetako edozeinek merezi du, sarbidea erraza delako. Ermitatik Ergoiena bailarako bista zoragarriak ikus daitezke.
  • Lareoko urtegia
    Lizarrustiko gainetik (Aralarko Parke Naturalerako sarbidea) sartzen da Lareoko urtegira. Leku atsegina eta paisaia polita, urtegiaren inguruan ibiltzeko.
  • Urederrako sorburua
    Urederrako sorburua Urbasa eta Andiako Parke Naturalean kokatuta dago. Paisaia paregabea da eta bertan inoiz ez da urik falta. Ibilgura Bakedano herritik igo daiteke. Ibilbideak 2 ordu eta erdi irauten du joan-etorrian. Ibilaldi hori Lizarrarako bisitarekin osatu daiteke, hango erdigune historikoa eta San Pedro de la Rua elizaren klaustroa bisitatzeko aukerarekin.

 

Bisita turistiko kulturalak

Unanu inguruetan egin daitezkeen izaera turistiko edo kulturaleko jardueren artean, hauek azpimarratuko ditugu:

  • Mendukilo-ko kobazulo turistikoak
  • Aralarko San Migelen santutegia
  • Zamartze-ko monastegi erromanikoa
  • Lizarra monumentala
  • Gure barraskilo granja
  • Nekazaritzako ustiategiak
  • Gaztategia
  • Aitziberko eta San Pedroko ermitak
  • Irantzuko monastegia
  • Forjas Brun-en forja-museoa
Otros idiomas»